Ibilgailuen sentsoreen datuen bilketa eta kudeaketa lantzen duen sistema batek lortu du Accenture ingeniaritza saria

Borja Alonso lan irabazlearen egilea
INGENIARITZA ESKOLA
Actualizado: lunes, 26 junio 2017 18:24

BILBO, 26 Jun. (EUROPA PRESS) -

Ibilgailuen sentsoreen datuen bilketa eta kudeaketa lantzen duen sistema berritzaile batek lortu du Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bilboko Ingenieritza Eskolak antolatzen duen Master Amaierako Lan Hoberenaren Accenture saria. Borja Alonso Telekomunikazio Ingenieritzako tituludunak garatu duen sistemak "abantaila ugari" eskaintzen ditu, haien artean, errepideen egoera kontrolatzea edota auto pilaketak saihestea. Irabazleak astelehen honetan jaso du saria, Ingenieritza Eskolan egindako ekitaldian.

Ingeniaritza Eskolatik jakinarazi dutenez, Manuel Velez irakasleak zuzendu du Borja Alonsoren proiektua. Bi zatitan banatzen da. Lehenengo fasean, Euskadiko errepidetatik mugitzen diren ibilgailuetatik ateratako datuen bilketan oinarritzen den sistema bat garatu zuen; lanaren zati hau Nazioarteko Irrati Elkarteak Madrilgo Unibertsitatean eginiko XXXI Simposiumean onartu eta argitaratu zen. Bigarren fasean, Alonsok gehiago ikertu zuen, eta ibilgailuei zerbitzuei helarazteko sare sistema bat garatu zuen; bigarren fasea Bizkaia Aretoan izandako III International Conference on the Harmony Search Algorithm topaketaan aurkeztu zen.

Borja Alonsok (Bilbo, 1991. urtea) zortzi hilabete eman ditu proiektuan lan egiten, Arteche Smart Grid enpresan lan egiten zuen bitartean eta MATLAB matematika softwarea erabiliz. Ibilgailuak Euskadiko errepideetatik banatzeko gai zen software bat garatzea izan zen lehenengo urratsa, mapekin, errepideekin edo TDT geltoki baseekin, beste hainbat daturen artean. Lan irabazleari esker, Alonsok 1.500 euro eskuratu ditu.