Igor Anton izango da Euskaltel Euskadiko burua Almeriako Klasikan

Igor Antón
REUTERS
Actualizado: jueves, 24 febrero 2011 15:26

BILBO, 24 Feb. (EUROPA PRESS) -

Igor Anton galdakoztarra izango da Euskatel Euskadi txirrindularitza taldeko burua Almeriako Nazioarteko Klasikaren 26. edizioan. Antonekin batera, Mikel Nieve, Ruben Perez, Alan Perez, Mikel Landa, Ion Izagirre, Miguel Minguez eta Jonathan Castroviejo izango dira lasterketa andaluziarrean, Josu Larrazabalen aginduetara.

Euskal taldeak bere webgunean jakinarazi duenez, Castroviejok Koldo Fernandez de Larrea ordezkatuko du, sprinter arabarrak ezin duelako parte hartu klabikula hautsi baitzuen atzo Andaluziako Itzuliko laugarren etapan.

Almeriako Klasikako iazko edizioan, Koldo Fernandez de Larreak berak gurpil bat apurtu zuen sprintaren prestakuntzan, beste txirrindulari bati lotu ondoren.