Igor Anton izango da Euskaltel Euskadiko burua bihar hasiko den Murtziako Itzulian

Igor Antón
REUTERS
Actualizado: jueves, 3 marzo 2011 19:13

BILBO, 3 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskaltel Euskadi txirrindularitza taldeak Murtziako Itzulian parte hartuko du bihartik igandera bitartean, Igor Anton buru izango duen talde indartsu batekin.

Mikel Nieve, Ruben Perez, Alan Perez, Mikel Landa, Ion Izagirre eta Miguel Minguez ariko dira txirrindulari galdakoztarrarekin batera Murtzia aldean, Josu Larrazabalen kirol zuzendaritzapean.

Euskaltel Euskadi taldea Murtzian gertatu zen joan den otsailaren 27an Almeriako Klasika jokatu ondoren, eta normaltasunez entrenatu ahal izan du, eguraldia lagun.

Lasterketari dagokionez, luxuzko partaidetza izango du, irteeran egongo baitira Alberto Contador (Saxo Bank-Sungard) eta Carlos Sastre (Geox-GMC) espainiarrak, Denis Menchov errusiarra (Geox-GMC), besteak beste.