III. Euskal Ezkontza antzeztuko da Sondikan asteburu honetan

Actualizado: miércoles, 7 septiembre 2011 16:10

BILBO, 7 Sep. (EUROPA PRESS) -

Baserritarrak, poxpolinak eta idiek tiratutako bi gurdi besteen artean, 1880. urtean izandako ezkontza antzeztuko da Asteburu honetan Sondikan, Gorantzaile taldeak antolatua. Ostiralean, irailak 9, Gorantzaile Dantza taldeak saio berezia eskainiko du, bertan beste elkarte hauek ere hartuko dute parte: Txuma Olague talde korala, Txuma Olague abesbatza, Pentagrama kultura taldea, eta Ipar Elaiak txistu taldea.

Ekimena arratsaldeko 19:30ean izango da Goiri Plazan. Gaueko 00:30etan, aldiz, berbena egongo da Luhartz taldearekin. Larunbatari dagokionez, herriko ehun bat auzotarrek, alkatea den Gorka Carrok barne, III. Euskal Ezkontza antzeztuko dute, 1.880 urtearen ospatutako ezkontza, hain zuzen. Segizioa Goronda Beko Bidetik aterako da eta 21:00etan, Goiri Plazan, arreoaren aurkezpena eta ezkontza-hitzarmena ospatuko dira.

Euskal Ezkontzak antzinako ezkontza-kontratazioaren, ezkonsarien ematea eta ezkontzaren errituala birsortzen du eta ondoko hauek izango dira protagonistak: ezkonberriak, notarioa eta gonbidatuak, antzinako arropaz jantzita guztiak ere, gainera, ezkonberrien arreoa eramaten duen idiek tiratutako gurdia ere egongo da. Horretaz aparte, Ameriketatik etorritako familia aberats baten antzespena ere egingo da.

Ondoren, herri afaria egingo da Larrabarrena parkean Trikileku eta Bizkaiko Gaiteroak taldeen erromeriak alaituta, horren atzetik Akerbeltz taldeak berbena eskainiko du 00:30etan. Hurrengo egunean, goizeko 11:00etan gazta eta txakolinaren dastatzea egongo da Goiri plazan, baita umeentzako herri kirolak ere.