Ikasenpresa azokak EAEko Lanbide Heziketako 46 ikastetxetako 700 ikasle bilduko ditu astearte honetan Eibarren

Actualizado: lunes, 9 febrero 2015 10:33

DONOSTIA, 9 Feb. (EUROPA PRESS) -

   Ikasenpresa IV. azokak "ekintzailetzaren hiriburu" bihurtuko du Eibar (Gipuzkoa) astearte honetan, otsailaren 10ean. Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko Lanbide Heziketako (LH) 46 ikastetxetako 700 ikasle bertan izango dira, eta 135 enpresa txikik bere produktu eta zerbitzuak erakutsi eta salduko dituzte Untzaga enparantzan, goiz osoan zehar, 10:30etik 13:30era. Hasiera batean, azoka pasa den ostegunean egitekoa zen, baina atzeratu egin zen elur denboralearengatik.

   Azokaren antolaketa Tknika Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpe dagoen Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroaren ardura da, Eibarko Udalaren eta Eibarko PCPIko bi "ikasenpresen" laguntzarekin.

   Antolakuntzak jakinarazi duenez, birziklatutako produktuak, informatika programen diseinurako zerbitzuak, elikadura, egurrez eginiko produktuak, 3D inpresioa, mekanizatukoak, ipuin kontaketak, menpekotasuna duten pertsonen zaintza, pertsonal eta kirol entrenamendua, autore bitxiak, pertsonal aholkularitza, bitxitegiko eta abarretako produktu eta zerbitzuak izango dira ikusgai.

   Programa honetan "elkartasuna balore gisa" lantzen da eta enpresa eta proiektu hauen irabaziak GKE desberdinekin kolaboratzeko erabiltzen dira; adibidez, minbizia duten umeen gurasoen elkarteekin, Saharara eskola material eramatea helburu duen 4L Tropic Rallyan beraiek konpondutako 4L kotxeekin parte hartuz eta abar.

   Azoka goizeko 10:30ean hasiko da eta inaugurazio ofiziala 11:00etan izango da. Miguel de los Toyos Eibarko alkatea, Ramón Martínez de Murguia Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako zuzendaria eta Iñaki Mujika Tknikako zuzendaria bertan izango dira. Azoka arratsaldeko 13:30ean bukatuko da.