Ikerbasquek ikertzaile seniorrentzako hamar kontratu mugagabe egingo ditu

Research Professors deialdia
IKERBASQUE
Actualizado: viernes, 23 junio 2017 13:19

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

Ikerbasque Zientziaren Euskal Fundazioak nazioarteko deialdi berri bat jarri du martxan, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) ikerketa zientifikoa sustatzeko asmoz. Horrela, ikertzaile seniorrentzat hamar kontratu mugagabe egingo ditu Ikerbasque Research Professors deialdiaren baitan.

Zientziaren Euskal Fundazioak ostiral honetan prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, ikerketa ibilbide luzeko eta lidergorako gaitasuna duten ikertzaile seniorrei zuzenduriko deialdia da.

Hautagaiek doktoretza titulua 2009. urtea baino lehenago izan beharko dute, eta aukeratutako ikertzaileek behin betiko lanpostua izango dute EAEko unibertsitate eta ikerketa zentro ezberdinetan. Atxikipen zentroaren onarpen gutuna ezinbestekoa izango da, eta eskaerak aurkezteko epea irailaren 15ean bukatuko da.