Ikus-entzunezkoetako Gidoigintza ikastaroa antolatu du Donostia Kulturak maiatza eta ekainerako

DONOSTIA, 27 Mar. (EUROPA PRESS) -

Donostia Kultura erakundeak Ikus-entzunezkoetako Gidoigintza ikastaroa antolatu du maiatza eta ekainerako Larrotxene Kultur Etxean. Ikastaroak 60 orduko iraupena izango du, 180 euro ordaindu behar dira parte hartzeko eta izena emateko epea apirilaren 14an bukatuko da, Donostia Kulturak jakinarazi duenez.

Ikastaroa lau astetan zehar egingo da, maiatzaren 2tik 6ra eta 16tik 20ra, eta ekainaren 6tik 10era eta 20tik 24ra, eta ikus-entzunezko idazketaren prozesu osoa jorratuko du, hau da, ideiaren lanketatik, hitza irudi bihurtzen den azken prozesura arte.

Edukiaren aldetik, gidoigintzaren ideia eta teoria nagusiak landuko dira, ariketa praktikoak egingo dira eta gidoiaren ikuspegi teknikoa (bai zineman bai telebistan) landuko da. Bestetik, film kolektibo baten prozesua biziko da, hots, idazketaren inguruko teoria horiek ikus-entzunezko obra baten gauzatzea.

Ikastaroaren tutoreak Jorge Gil eta Jon Garaño izango dira. Jorge Gil telebistarako 'Vaya Semanita' eta 'Mihiluze' programak idatzi ditu. Azken urteetan, Donostiako Moriarti Produkzioak etxearentzat lanean aritu da, zinemarako eta telebistarako edukiak prestatzen.

Bestalde, Jon Garaño gidoigile, produktore edo zuzendari gisa hainbat lan egin ditu Moriarti ekoiztetxean. Nagusiki dokumentalak eta film laburrak egin ditu; 2010ean estreinatu zuen Jose Mari Goenagarekin batera bere lehen film luzea: "80 egunean". "FGM" dokumental laburrarekin, Donostiako VI. Giza Eskubideen Jaialdia irabazi zuen eta Euskal Zinearen sari nagusia izan da. 2011ko otsailean bere azken dokumentala estreinatu du: "Perurena".