Ikusi eta Ikasi programak 2-8 urteko umeei zuzenduriko 66 ikuskizun eta tailer eskainiko ditu Bilbon

Ikusi eta Ikasi programa
BILBOKO UDALA
Actualizado: jueves, 18 enero 2018 13:34

BILBO, 18 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak Ikusi eta Ikasi 2 eta 8 urte arteko haurrei zuzenduriko programaren 14. edizioa jarri dute abian. Egitasmoa larunbatean hasiko da, urtarrilaren 20an, eta 66 ikuskizun eta tailer eskainiko ditu apirilaren 20ra arte. Ekimenaren helburua da ondo pasatuz euskararen erabilera bultzatzea ume bilbotarren artean, aisialdirako eta modu dibertigarrian, kulturaren bidez hezkuntza sustatuz eta kalitatezko programazioa eskainiz.

Ipuin kontalariak, magia, antzerkia, ikuskizun interaktiboak eta kontzertu didaktikoak egongo dira, baita musikaterapia eta barreterapia tailerrak ere. Gainera, aurten tailer berriak izango dira, esate baterako, gozoki naturalena, modelajearena eta txiki erritmoarena, bere arduradunek iragarri dutenez.

"Familian giroan, Euskeraz koloreztatu!" izeneko hitzaldi-tailerra ere berria da aurten. Euskaraz ez dakiten familiei laguntzeko da. Helduak eta txikiak batera arituko dira, txikiek irakaslearen rola izango dute eta helduei euskara ikasten lagunduko diete tailerretan.

Ikusi eta Ikasi programaren jarduerak auzo gehiagotara helduko dira aurten, Olabeagan eta Abandoko Azkuna Zentroan ere izango baitira. Zehazki, egitaraua hiriko 15 leku ezberdinetan garatuko da. Tailer eta jarduera guztiak 18:00etan hasiko dira, Deustu-Bidarteko udal zentroan lrunbatetan antolatuak izan ezik, 11:00etan hasiko baitira.

Programak 14 urte beteko ditu aurten, beti ere ume bilbotarren artean euskararen erabilera bultzatzeko asmoz aisialdian, modu dibertigarrian. Iazko edizioan 6.214 pertsona batu zituen, eta magiaz, musikaz, sukaldaritzaz, antzerkiaz edota dantzaz gozatu ahal izan zuten.