"Illusions" ikuskizuna estreinatu du Eureka zientziaren museoak

Illusions ikuskizuna.
EUREKA ZIENTZIAREN MUSEOA
Actualizado: martes, 21 agosto 2018 13:42

DONOSTIA, 21 Ago. (EUROPA PRESS) -

Kutxa Fundazioak babesten duen Eureka zientziaren museoak ikuskizun berri bat martxan duela iragarri du: 'Illusions' du izena. Galdera eginez aurkeztu dute ikuskizunari buruzko informazioa: "Egiazkoa al da ikusten duguna? Edo gure garuna da komeni zaiona ikusi arazten diguna? ILLUSIONS ikuskizunean galdera horiei eta askoz gehiagori emango diegu erantzuna".

Eureka museoko iturriek diotenez, giza garunak nola funtzionatzen duen ezagutzen lagunduko duten "ilusio optikoekin egingo dugu jolas eta, gainera, gure inguruko guztia zalantzan jartzea eragingo diguten naturako hainbat lege ere ezagutuko ditugu". Hala, museoko sarrerarekin parte hartu daitekeela jakinarazi dute, eta egunero eskaintzen dutela 'Illusions' ikuskizuna.