Immigrazioaren inguruko estereotipoei aurre egiteko erakusketa antolatu dute Bilbon

Athleticeko jokalariek ere parte hartu dute
Foto: BILBOKO UDALA
Actualizado: lunes, 22 diciembre 2014 13:54
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

   Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Gaietarako Sailak eta Metro Bilbaok inmmigrazioaren inguruko zurrumurruen aurkako europar estrategiaren barruan garatzen diren jarduera desberdinak herritarrei erakusteko argazki erakusketa antolatu dute astearte honetatik urtarrilaren 15era arte, metroaren Abando geltokiko Renfeko irteeran. Estrategia hori immigrazioaren inguruko estereotipoei eta zurrumurruei aurre egiteko da eta, Bilboz gainera, Europako beste hamar hirik hartzen dute parte.

   Erakusketako 14 argazki handiek gaur arte egindako jarduerak erakusten dituzte, kultur aniztasunean eta dibertsitatean oinarritutako elkarbizitza gaiztotzen duten adierazpenak eta ekintzak leuntzeko. Bilbotarrek, erakunde publikoek, Osakidetzak, ikastetxeek, Athletic Fundazioak, gazteguneek edota era guztietako elkarteek laguntza eman diote ekimen honi eta beren irudia erakusketan erabiltzen utzi dute, denon artean, elkarbizitzaren aldeko diskurtsoa eraikitzeko.

   Zehazki, hauek dira laguntza eman dutenak: Lanera langabezian dauden langileen elkartea; Mujeres con Voz elkartea, Uribarri LHIko GE; Nueva Ciudadanía elkartea; Athletic Fundazioa; Munduko Emakumeak elkartea; Bizkaiko Gurutze Gorria; Sierra Maestra Euskadi elkartea; Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordea Euskadin (CEAR); Deustuko Familien Elkartea; Arangoitiko Auzotarren Elkartea; Osakidetza; Gurutzetako Ospitalea; Ecuador Etxea elkartea; Ellacuria Fundazioa; Harribide Fundazioa; Ahizpatasuna elkartea; Mujeres por la Diversidad elkartea; Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokia; Aldaika Heziketa elkartea; Guztiok Lagun elkartea; Zorrotzako Gaztegunea; Uribarriko Gaztegunea; Bilboko Auzo Elkarteen Federazioa; eta abar.

   Argazki erakusketak arlo desberdinak lantzen ditu, esaterako, hiriko etorkinen datu estatistikoak, zurrumurruen aurkako agenteek daukaten zeregina, atzerriko pertsonak etortzeko arrazoiak, eta hainbat gai: hezkuntza, osasuna, integrazioa edo elkarbizitza dibertsitatean.

   Erakusketa Abandoko geltokian ikusi ahal izango da astearte honetatik, baina urtarrilaren 15ean Bilboko metroaren beste leku batzuetara eramango da, hala nola Zazpi Kaleetako (urtarrilaren 15etik 30era), Indautxuko (urtarrilaren 30etik otsailaren 16ra), Moyuako (otsailaren 16tik martxoaren 2ra), Deustuko (martxoaren 2tik 16ra) eta
Santutxuko geltokietara (martxoaren 16tik 31ra).