Inauterietako gaia aukeratzeko bilera deitu du biharko Gernika-Lumoko Jai Batzordeak

Actualizado: miércoles, 12 enero 2011 11:33

BILBO, 12 Ene. (EUROPA PRESS) -

Bihar erabakiko dute aurten zein izango den Gernika-Lumoko (Bizkaia) inauterietako gaia. Urtero legez, Jai Batzordeak batzarra deitu du, eta ahalik eta herritar gehienen parte-hartzea "garrantzitsua" dela adierazi du Jesus Mari Alberdi Jai arloko zinegotziak.

Izan ere, Albertik gogoratu du herri osoa gai horren bueltan mozorrotuko dela datorren martxoan, eta adostasuna ere herri osoarena izatea nahiko lukeelako nabarmendu du.

Aurretik, tabernetan ere banatuko dituzte galdeketa-orriak, herritarren iritziak jasotzeko eta batzordean kontuan hartzeko. Gai horiek gero batzordean eztabaidatu eta bozkatuko dira. Batzordearen ateak ere zabalik daude gura duten guztientzat. Horrela, bilera bihar arratsaldeko 18:30etan izango da, Kultur Etxean.