Inazio Bastida "Etxeberritxo" pandero-jotzaile azpeitiarra hil da

Etxeberritxo hil da
EUSKAL HERRIKO TRIKITIXA ELKARTEA
Actualizado: jueves, 24 enero 2013 13:44

Oharra.- Berri honek argazkia ere dauka.


DONOSTIA, 24 Ene. (EUROPA PRESS) -

Inazio Bastida Uranga "Etxeberritxo" pandero-jotzaile azpeitiarraren heriotzaren berri eman du ostegun honetan Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak.

Etxeberritxo Azpeitian (Gipuzkoa) jaio zen 1943. urtean, Oñatz auzoko Etxeberritxo baserrian. Panderoa jotzen bere kabuz hasi bazen ere, ibilbide oparoa osatu zuen hainbat trikitilariren alboan. 1979an esaterako, Euskadiko Trikitixa Txapelketako finalaurrekora iritsi zen

Epelarrerekin.

Urte hauetan zehar, esan bezala, soinu-jotzaile andanarekin aritu izan da; Epelarrerekin bezala, Astiasaran anaiekin edota, azken aldian, Xabi Solano musikariarekin ere aritu da.

Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen arabera, Etxeberritxorentzat "bizipoz iturrietako bat izan da" trikitixa eta panderoa, eta hala transmititu izan du oholtza gainean zein afari giroan. Bere pandero mugimendu bereziarekin, berehala alaitzen zituen inguruko guztiak.

Inazio Bastida Uranga "Etxeberritxo" zenaren aldeko hileta-elizkizuna Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donearen parrokian izango da, ostiral honetan, urtarrilaren 25ean, arratsaldeko 19:00etan.