Industriaren jarduerak %2,3ko hazkundea izan zuen 2016an EAEn

Industriaren jarduera gora 2016an
Europa Press
Actualizado: martes, 7 febrero 2017 11:19

BILBO, 7 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Industriaren Produkzioaren Indizeak %2,3ko hazkundea izan zuen 2016. urtean, aurrekoaren aldean, abenduan %4,4ko igoera izan ondoren, Eustat Estatistikaren Euskal Erakundearen datuen arabera.

Lurralde historikoei dagokienez, industriaren jarduerak gora egin zuen 2016an hiru herrialdeetan: Araban %7,8ko hazkundea izan zen, Gipuzkoan %0,1ekoa eta, azkenik, Bizkaian %0,8koa.

Pisurik handieneko sektoreen artean Garraio materiala nabarmendu zen, %16,6ko hazkundearekin; Produktu informatiko eta elektronikoek (%9,9) eta Produktu farmazeutikoek (%5,3) ere gora egin zuten. Jaitsierarik handienak, berriz, Erauzketa industriak (%-16,8), Material eta ekipo elektrikoa (%-5,8) eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%-5,2) sektoreek izan zituzten.

Azkenik, Ekipo ondasunek %8,8ko hazkunde metatua izan zuten 2016an, Bitarteko ondasunek %0,9koa, eta Kontsumo ondasunek %0,2koa (ez iraunkorrak %1,8 gora eta iraunkorrak %4,2 behera). Energia %4,3 murriztu zen joan den urtean.