Industriaren langileen kopurua igo zen EAEn 2015ean, sei urtez jaitsierak izan ondoren

Industria arloko langile bat
Reuters
Actualizado: miércoles, 12 abril 2017 11:25

BILBO, 12 (EUROPA PRESS)

Industria sektorean 194.458 langile zeuden Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2015. urtean, aurrekoan baino %1,1 gehiago, eta sei urtez beheraka egin ondoren, Eustat Estatistikaren Euskal Erakundearen datuen arabera.

Balio Erantsi Gordinean, faktoreen kostuetan, %3,4ko hazkundea izan zen 2015ean, aurreko urtean %1,2koa izan zen bitartean. Euskal industriaren produktibitatea 2015ean, enplegatuko balio erantsiaren terminoetan neurtuta, 69.645 euro izan zen, aurreko urtean baino %2,3 gehiago.

Halaber, inbertsioa %7,5 gehitu zen urte horretan, 2014an nabarmen jaitsi ondoren, oraindik ere krisi aurreko balioetatik urruti egon arren.
2015ean negozio zifra garbiak %1,7ko jaitsiera nominala izan zuen; hornikuntza eta kanpo zerbitzuetako gastuak gehiago jaitsi zirenez, apaldu egin zen negozio zifraren beherakada eta erraztu balio erantsiaren hazkundea.

Azkenik, herrialdeei dagokienez, langileen kopurua %0,7 igo zen 2015ean Araban eta Bizkaian, eta %1,7 Gipuzkoan. Balio Erantsiari dagokionez, Araban %3,8ko hazkundea izan zen, Bizkaian %3,4koa, eta Gipuzkoan %3,1ekoa. Negozio zifra Araban %1,2 gehitu zen, eta Gipuzkoan %2,7; Bizkaian, aldiz, %6 murriztu zen.