Industriaren prezioak %0,7 jaitsi ziren maiatzean EAEn, aurreko hilaren aldean

Industriaren prezioak behera maiatzean
PIXABAY
Actualizado: viernes, 23 junio 2017 11:23

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industria sektorearen prezioak %0,7 jaitsi ziren joan den maiatzean, aurreko hilaren aldean. Datu hori kontuan hartuta, maiatzeko urte arteko tasa %2,9 gehitu da, Eustaten datuen arabera.

Prezio hazkunderik handienak zura, papera eta arte grafikoak (%0,2) eta metalurgia eta metalezko produktuak (%0,1) taldeetan izan ziren maiatzean, aurreko hilaren aldean, eta jaitsierarik handienak, berriz, kokeriak eta petrolioa fintzea (-%4,3), energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (-%1,8) eta erauzketa industriak (-%1,0) taldeetan.

Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, maiatzean, eta aurreko hilaren aldean, bitarteko ondasunen prezioek %0,1 igo ziren, eta, aitzitik, energiarenak %3,4 eta ekipo ondasunak %0,2 jaitsi. Kontsumo ondasunen prezioetan ez zen aldaketarik izan (iraunkorrenetan %0,2 igo eta ez iraunkorrenetan %0,1 jaitsi).

Urte arteko bilakaerari dagokionez, kokeriak eta petrolioa fintzea (%16,6), metalurgia eta metalezko produktuak (%5,6) eta produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%3,4) taldeetan izan dira hazkunderik handienak, eta kautxu, plastikoa eta ez metalezko beste produktu mineralak (-%2,2), erauzketa industriak (-%1,6) eta industria kimikoa (-%1,1) taldeetan jaitierarik handienak.

Azkenik, urte artean, energiaren prezioak %8,4 igo dira, bitarteko ondasunenak %2,8, ekipoko ondasunenak %1,8 eta kontsumoko ondasunenak %0,4 (iraunkorren prezioak %0,9 eta ez iraunkorrenak %0,3 gehitu).