Industriaren prezioak %1,2 igo ziren EAEn urtarrilean

Industriaren prezioak gora urtarrilean
Foto: Europa Press
Actualizado: jueves, 23 febrero 2012 13:08

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industriaren prezioek %1,2 egin zuten gora joan den urtarrilean, aurreko hilabetearen aldean. Datu horien arabera, azken 12 hilabeteetako industriaren prezioen aldaketa jaso duen urtarrileko urte arteko tasak %3,6ko hazkundea izan du, Eustatek landutako datuen arabera.

   Sektoreen azterketa zehatzagoak erakusten duenez, joan den urtarrilean, abenduaren aldean, Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (%5,6), Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak (%4,9) eta Informatikako eta elektronikako produktuak (%2,3) adarrek izan zuten inflaziorik handiena, besteak beste. Aldiz, prezioetan behera egin zuten edo prezioetan igoera txikiagoak izan zituzten Erauzteko industriak (-%1,1), Material eta ekipo elektrikoa (-%0,1) eta Garraiorako materialen fabrikazioa (%0,0) adarrek.

   Urte arteko aldian -2012ko urtarrila 2011ko urtarrilaren aldean- prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan gertatu dira: Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak (%17,8), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%9,0) eta Industria kimikoa (%6,2). Kontrara, prezioetan behera egin dute Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa (-%0,7) eta Farmaziako produktuak (-%0,5) sektoreek.

   Ondasunak xede ekonomikoaren arabera sailkatuta, urtarrilean talde handien prezioen bilakaera goranzkoa izan zen denetan: Energiaren prezioak %3,2 igo ziren, Ekipamenduko ondasunenak %0,9 eta Bitarteko ondasunenak %0,6; Kontsumo ondasunen prezioak oro har %0,8 igo ziren, Kontsumo ondasun ez-iraunkorren prezioek %1,1 egin zutelako gora eta Kontsumo ondasun iraunkorren prezioek ez zutelako aldaketarik izan (%0,0).

   Ondasunen multzo handi hauen prezioen bilakaera guztiak ere goranzkoak dira urte arteko aldian. Energiaren prezioak %13,9 igo dira, Ekipamenduko ondasunenak %1,6, Bitarteko ondasunenak %1,0 eta Kontsumo ondasunenak %1,3; azken hauen artean, %1,6 igo dira Kontsumo ondasun ez-iraunkorren prezioak eta %0,6 Kontsumo ondasun iraunkorrenak.