Industriaren prezioak %1 igo ziren EAEn urtarrilean

Industria arloko langileak
Europa Press
Actualizado: jueves, 23 febrero 2017 11:48

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industria sektorearen prezioak %1,0 igo ziren joan den urtarrilean, aurreko hilabetearen aldean. Datu horiekin, urtarrileko urte arteko tasa, azken 12 hilabeteetako industriaren prezioen aldaketa jaso duena, %3,4 igo da, Eustatek landutako datuen arabera.

Sektoreka, joan den urtarrilean, eta aurreko hilaren aldean, Kokeriak eta petrolioa fintzea (%2,9), Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%2,9) eta Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%1,7) adarrek gehitu zituzten gehien prezioak.

Aitzitik, Makineriaren eta ekipoen fabrikazioa (%-0,4), Elikadura industria, edariak eta tabakoa (%-0,3), Produktu informatikoen, elektronikoen eta optikoen fabrikazioa (%-0,1) eta Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa (%-0,1) adarretan prezioak jaitsi egin ziren.

Urte artean, Kokeria eta petrolio fintzea (%47,5), Metalurgia eta metalezko produktuak (%2,9) eta Elikadura indutria, edariak eta tabakoa (%1,89) adarretan izan dia prezioen hazkunderik handienak, eta Energia electrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%5,0), Kautxua eta plastikoa eta beste produktu mineral ez metalikoak (%3,5) eta Altzariak, beste manufaktura industriak, konponketa eta instalazioa (%2,9) adarretan jaitsierarik handienak.

Ondasunen helburu ekonomikoen araberako sailkapenari jarraituz, aurreko hilaren aldean, hauetan izan zen prezioen hazkundea: Energia (%2,6), Bitarteko ondasunak (%1,1) eta Ekipo ondasunak (%0,1). Kontsumo ondasunek, oro har, ez zuten aldaketarik izan (%0,0), Kontsumo ondasun
iraunkorren prezioen hazkundearen (%0,3) eta Kontsumo ondasun ez iraunkorren prezioen jaitsieraren (%-0,1) ondorioz.

Urte artean, prezioen hazkundea izan dute Energia (%17,9), Bitarteko ondasunak (%1,0), Ekipo ondasunak (%0,9) eta Kontsumo ondasunak (%0,9) sektoreek. Kontsumo ondasunen artean, %0,3 jaitsi dira Kontsumo ondasun iraunkorren prezioak, eta %1,3 igo Kontsumo ondasun ez iraunkorrenak.