Industriaren produkzioa %0,1 hazi zen joan den urrian EAEn

Industriak pixka bat gora egin zuen urrian EAEn
Europa Press
Actualizado: viernes, 2 diciembre 2011 11:56

BILBO, 2 Dic. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industriaren jarduera %0,1 hazi zen joan den urrian, 2010eko hilabete berarekin alderatuta, Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez. 2011ko irailaren aldean, berriz, EAEko industriaren produkzioa %1,1 jaitsi da, estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.

Industriaren sektore nagusienak sailkatu ostean, aurtengo urriko indizearen eta 2010eko urriko indizearen bilakaeren artean aldeak gertatu ziren. Horrela, Ekipamenduko ondasunak %10,4 igo ziren, Bitarteko ondasunak %1,6 jaitsi ziren, eta Kontsumoko ondasunak %4,9 jaitsi ziren, Kontsumoko ondasun iraunkorrek behera egin zutelako (-%14,0), Kontsumoko ondasun ez iraunkorrek bezala (-%2,3). Halaber, Energiak %9,8 egin zuen behera.

Bestalde, 2011ko urriko hilabete arteko aldakuntzak (2011ko irailaren aldean) ikur ezberdina izan zuen industriako sektore nagusietan. Zehazi, Ekipamenduko ondasunak %0,5 igo ziren, Bitarteko ondasunek ez zuten aldakuntzarik izan (%0,0), eta Energia %0,3 jaitsi zen. Kontsumoko ondasunek %1,9 egin zuten behera, Kontsumoko ondasun iraunkorrak %3,6 eta Kontsumoko ondasun ez iraunkorrak %1,5 jaitsi zirelako.

Halaber, 2011ko urrian (aurreko urteko hilabete beraren aldean) hazkunderik handienak izan zituzten sektore nagusiak Garraioko materiala eta Makineria eta ekipoa izan ziren, %22,4ko eta %6,9ko tasekin, hurrenez hurren. Material eta tresneria elektrikoa %4,6 igo zen.

Aitzitik, Metalurgia eta produktu metalikoak sektoreak urte batetik bestera %4,2 egin zuen behera, Zurgintza, papera eta arte grafikoak %1,9 jaitsi zen, eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna sektoreak %1,6 egin zuen behera urtetik urtera.

Lurraldeka, Industriaren Produkzioaren Indizearen urte batetik besterako urriko bilakaerak ikur positiboa izan zuen Araban (%3,6ko igoera) eta Gipuzkoan (%2,6ko igoera), baina bilakaera negatiboa izan zuen Bizkaian (-%4,3). Hilabete batetik besterako hazkunde-tasa, 2011ko iraileko datuekin alderatuta, negatiboa izan zen EAEko hiru lurraldeetan: Bizkaian %1,8 jaitsi zen, Araban %0,2 eta Gipuzkoan %0,9.