Industriaren produkzioa %7,8 murriztu zen Euskadin urtarrilean

Industriak behera egin du urte hasieran
Europa Press
Actualizado: jueves, 7 marzo 2013 11:45

BILBO, 7 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industriaren jarduera %7,8 murriztu zen joan den urtarrilean, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan eta 2012ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, industria-produkzioa %0,3 igo zen, 2012ko abenduarekin alderatut, Eustatek landutako datuen arabera.

Sektoreei dagokienez, eta talde nagusiak sailkatu ostean, joan den urtarrilean, 2012koaren aldean, Ekipo-ondasunak %14,2 jaitsi ziren, Bitarteko ondasunak %7,2 eta Kontsumo-ondasunak %9,0; azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %13,7 jaitsi ziren eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %7,8. Bestalde, Energia %9,3 igo zen.

Halaber, urtarrileko hil arteko aldakuntza -2012ko abenduaren aldean-, bestelakoa izan zen talde handietan. Ekipo-ondasunak %2,9 igo ziren, eta Bitarteko ondasunak %1,2; Energia %4,6 jaitsi zen, eta Kontsumo-ondasunak %1,1, Kontsumo iraunkorreko ondasunak %3,8 eta ez-iraunkorrekoak %0,4 jaitsi zirelako.

Sektore nagusi guztietan jaitsierak izan ziren joan den urtarrilean, aurreko urteko hil beraren aldea. Jaitsierarik txikienak, Elikadura industriak, edariak eta tabakoa (%-1,2) eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%-3,4) sektoreetan izan ziren, eta handienak, Material eta Ekipo elektrikoa (%-15,0), Garraio materiala (%-14,1) eta Makineria eta ekipoa (%-13,8) sektoreetan.

Lurraldeei dagokienez, Industriaren Produkzioaren Indizearen urtarrileko urte arteko bilakaera negatiboa izan zen EAEko hiru herrialdeetan. Araban %10,9 jaitsi zen, Gipuzkoan %8,9 eta Bizkaian %4,9. Hil artean -2012ko abenduaren aldean-, Bizkaian %1,0ko jaitsiera izan zen, baina Gipuzkoan %0,7ko igoera eta Araban %2,0koa.