Informatika jarduerek 13.000 lagun okupatu eta 1.250 milioi euro fakturatu zituzten 2012an Euskadin

Trabajador, oficina, teclado, ordenador
Foto: EUROPA PRESS
Actualizado: miércoles, 17 septiembre 2014 12:43
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 17 (EUROPA PRESS)

   Informatika arloko jarduerek 13.000 pertsona okupatu eta 1.250 milioi euro inguru fakturatu zituzten 2012. urtean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Lurraldeka, Bizkaian gauzatu zen fakturazioaren %67,8, Araban %16,2 eta Gipuzkoan %16,0, Eustaten datuen arabera.

   Bestalde, garraioaren inguruko jarduerek -portuek, aireportuek eta salgaiekin lotutako beste zenbaitek- 2.778 milioi euro fakturatu zituzten 2012an. Bizkaian izan zen sektore honen negozio zifraren %56,2, Gipuzkoan %32,3 eta Araban %11,5. Adar honetan 10.593 pertsona okupatu ziren, eta pertsonako salmenta ratioa 262.228 euro izan zen.

   Halaber, higiezinen adarrak 5.186 pertsona enplegatu zituen 2012an, eta pertsonako batez besteko fakturazioa 130.615 euro izan zen. Negozio zifra, lurraldeka, %65,3 izan zen Bizkaian, %24,4 Gipuzkoan eta %10,3 Araban.

   Jarduera kulturalei dagokienez, 6.002 pertsona okupatu zituzten 2012an, eta kiroletakoek eta dibertimenduzkoek 7.343 lanpostu sortu zituzten. Adar hauetako pertsonako salmentak 98.082 eta 71.835 euro izan ziren, hurrenez hurren. Bi sektoreetan Bizkaiak izan zuen salmenta bolumenik handiena, kulturalen %58,1 eta kirol eta dibertimenduzkoen %50,7; Gipuzkoak %31,3 eta %34,2 izan zituen, eta Arabak %10,6 eta %15,1.

   Pertsonaren beste zerbitzuen adarrak sortu zuen 2012an pertsonako salmenta ratioaren txikiena, aztertutakoen artean: 35.519 euro. Azpisektore nagusia ile apaindegiak eta edertasun zentroak izan ziren. Adar honetan 12.688 langile aritu ziren, eta negozio zifra %56,1 izan zen Bizkaian, %32,7 Gipuzkoan eta %11,2 Araban.

   Establezimenduetan enplegatutako batez besteko pertsonen kopurua 3,4 izan zen. Langilerik gutxien jarduera kulturaletan (1,5) eta finantza laguntzaileetan (1,7) izan ziren, eta beste muturrean, garraioaren ingurukoetan kokatu zen (9,1).

   Ordenagailu eta beste artikuluak konpontzeko establezimenduetan batez beste bi pertsona ari ziren 2012an; jarduera kulturalekoetan 2,9; ikus-entzumenezko, zine, irrati eta telebistetan 4,9; eta kirol eta dibertimenduzkoetan 5,6. Gainerako jardueretan sei pertsona baino gehiago enplegatu ziren: edizioan sei, posta jardueretan 6,3 eta informatikan 7,9.