Informatikari Euskaldunen XI. Bilkurak burujabetza teknologia izango du hizpide

Informatikari Euskaldunen Bilkura
UEU
Actualizado: lunes, 30 abril 2018 12:41

DONOSTIA, 30 (EUROPA PRESS)

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatzen duen Informatikari Euskaldunen Bilkuraren hamaikagarren edizioa izango da maiatzaren 17an, Donostiako Teknologia Elkartegian, eta parte hartzaileek burujabetza teknologikoa izango dute hizpide.

Era berean, aurtengo bilkurak Euskarazko Internet Egunarekin bat egiten du, eta PuntuEUS Fundazioarekin batera egun hori ere ospatuko da, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) jakinarazi duenez.

Hoprren guztiaren berri emango dute ostegunean, maiatzaren 3, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, Iñaki Alegria UEUko zuzendari ohiak, Edurne Larraza bilkurako koordinatzaileak eta Josu Waliño PuntuEUS Fundazioko zuzendariak.