Internet eta teknologia berriei buruzko Europa gailurrik garrantzitsuena hasiko da bihar Bilbon

Internet eta teknologia berriak eztabaidagai Bilbon
KOZUMEL/FLICKR/CC
Actualizado: lunes, 16 mayo 2011 12:45

BILBO, 16 May. (EUROPA PRESS) -

Internet arloko munduko aditu nagusienak bilduko dira Bilbon sarearen etorkizunaz eztabaidatzeko. Hitzordua, "Bilbao Web Summit" izenburukoa, bihar eta asteazkenean izango da, Euskalduna Jauregian. Leku libreak geratzen dira oraindik internet eta teknologia berriei buruzko Europako bilerarik garrantzitsuenean izena emateko. Interesatutako pertsona guztiek www.bilbaowebsummit.com. helbidearen bidez eman dezakete izena.

Biltzarrak gai honetako adituenak bilduko ditu, hala nola Tim Berners-Lee, webaren aitatzat hartua eta HTML hizkera eta HTTP protokoloaren sortzailea, eta Chris Shipley, Silicon Valley-ko (AEB) eragin handienetako emakumea, askoren iritziz. Haien ondoan, interneteko aditu nagusiek, enpresariek eta negozioko zenbait arlotako profesionalek sarearen oraina aztertuko dute eta nterneteko hurrengo belaunaldia diseinatzen ahalbideratuko duten jarduera ildo nagusiak ere definituko dituzte.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, txostenegile hauen ondoan, Jean M. Holm (NASAko Ezagutza Arkitektura), Xabier Uribe-Etxebarria (Anboto Group-en kontseilari ordezkaria eta ekitaldiaren sortzailea), Brian Wong (Digg), Peter Redshaw (Gartner-en presidenteordea), Idoia Maguregi (Bankinterreko CIO) edo Alex Cruz (Vueling-go kontseilari ordezkaria) ere egongo dira biltzarrean.

Gainera, gaurtik ostegunera, W3Ceko (World Wide Web Consortium) batzorde aholku-emaileak zenbait batzar burutuko du Bilbon, hurrengo urteetarako sarearen oinarriak kokatzeko. Bilbon finkatuko diren helburuek on-line bankaren etorkizuneko zerbitzuak, administrazio elektronikoa, telemedikuntza, hezkuntza elektronikoa, bitarteko digitalak eta internet bidezko merkataritzan izango dute eragina.

"Bilbao Web Summit" Xabier Uribe-Etxebarriak eta W3C-k bultzatutako ekimena da. Uribe-Etxebarria 2011ko munduko konpainia elektroniko berri onena bezala aitortutako Anboto euskal enpresaren sortzailea da eta W3C mundu mailako web estandarrak arautzen dituen entitatea. Ekitaldiak Bilboko Udala eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza dauka, bai eta Biscaytik, BBVA, Euskaltel eta Gartner bezalako entitateen babesa ere.

Gailurraren berrikuntza nagusietako bat mundu mailako biltzar honetako parte-hartzaileek adostutako ondorioak argitaratzea izango da. Agiri honek -aitzindaria eta bakarra bere arloan- ibilbide orritzat balioko du zenbait mailatako erabakiak hartzeko alor bezalako interneteko garapen-joerak aurreikusteko: on-line banka, administrazio elektronikoa, telemedikuntza, hezkuntza digitala, bitarteko digitalak eta internet bidezko merkataritza.

Antolatzaileen arabera, interneten etorkizunari buruzko nazioarteko biltzar honetarako Bilbo aukeratzea, "estuki lotuta dago Euskal Herriak, hiriak berak eta beren eragin-eremuak interneten eta IKTen erabileran heldutako garapenari eta, oso era berezian hizkuntza eta semantika arloko aplikazioen eremuan euskal gizartearen izaera elebiduna dela-eta".