Ion Markel argazkilariaren erakusketa bat inauguratuko dute ostiralean Donostian

"Kalekumeak" erakusketako irudietako bat
ION MARKEL
Actualizado: martes, 5 febrero 2013 18:34

DONOSTIA, 5 Feb. (EUROPA PRESS) -

Ion Markel argazkilariak kalean ateratako 35 irudi jaso ditu "Kalekumeak" erakusketan, iphone gailuak eskaintzen duen berehalakotasunaz baliatuta. Herritar anonimoak protagonista dituelarik, egunerokotasunaren benetakotasuna jaso nahi izan du. Erakusketa Donostiako Okendo Kultur Etxean egongo da ikusgai ostiraletik, otsailaren 8tik, martxoaren 22ra arte.

Ion Markel Saez de Urabain Iparragirrek (Lazkao, 1970) erretratuak, erreportaje sozialak eta argazkilaritza dokumentalean bildu du bere sortze-lana. Guar egun Euskal Herrian Iphoneography delakoan espezializatutako argazkilari bakanetakoa da. "Egunerokoak erakartzen du bere arreta, eta besteok ohikoa ikusten duten tokian, istorioa kontatzen du argazkien bidez", azaldu dute erakusketaren arduradunek.

Modu honetan, "Kalekumeak" argazki-erakusketaren inaugurazioa ostiral honetan izango da, arratsaldeko 18:00etan, Okendo Kultur Etxean, Donostia. Erakusketa martxoaren 22ra arte egongo da zabalik.