Ipuin interaktiboen kontalariak izango dira igande honetan Gernikako Euskal Herria Museoan

Actualizado: sábado, 24 enero 2015 11:45

BILBO, 24 Ene. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Foru Aldundiak ipuin interaktiboen kontalarien saio bikoitza antolatu du Gernika-Lumoko (Bizkai) Euskal Herria Museoan igande honetan, urtarrilaren 25ean, "Behinola" eta "Amonaren sutondoko ipuinak" izenburuekin.

Foru erakundeak jakinarazi duenez, 3 urtetik gorako umeak "ipuinaren benetako protagonista" bihurtuko dira: pertsonaiak interpretatuko dituzte, esaldiak errezitatuko dituzte, eta psikomotrizate mugimenduak eta soinuak egingo dituzte. Ekintza 12:00etan hasiko da, euskaraz izango da, eta euro bat ordaindu beharko da.

Ipuin kontalariak Kurkuluxetan elkarteak zuzenduta arituko dira. Kultur elkarte horrek ipuin interaktiboak jarri zituen abian 2009. urtean, ipuin tradizionalak hurbilagoak izan zitezen, baita parte hartzea sustatzeko ere, besteak beste, txotxongiloak erabilita.

Lekuen kopurua mugatua da eta, beraz, aurretik erreserba egin behar da, 94 625 54 51 telefonora deituz edo euskalherriamuseoa@bizkaia.net helbidera mezua bidaliz. Dagoeneko sarrerak salgai daude museoan.