Iraizozek 2016a arte berritu du Athleticekin

Iraizoz eta Josu Urrutia
Foto: ATHLETIC CLUB
Actualizado: viernes, 23 enero 2015 13:57
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

   Gorka Iraizoz Athletic Clubeko atezainak talde zurigorriarekin duen kontratua berritu du urtebeterako, eta horrela, jokalari nafarra 2016ko ekainaren 30era arte egongo talde bilbotarrean, Athleticek jakinarazi duenez.

   Modu honetan, 34 urteko atezainak bederatzi urte egingo ditu zurigorriekin, 2007an Espanyol taldetik iritsi zenetik. Gainera, kontratuak 2017ko ekainaren 30era arte luzatzeko aukera jasotzen du. Etete klausula 36 milioi eurokoa da.

   Iraizozek 314 partida jokatu ditu Athleticekin, eta urtarrilean kontratua berritu duten Aritz Adurizi eta Mikel Balenziagari gehitu zaie gaur. Horrela, taldeko jokalari guztietatik, Carlos Gurpegik, Andoni Iraolak, Unai Albizuak eta Jonas Ramalhok bakarrik bukatzen dute kontratua datorren ekainaren 30ean.