Irujok Bengoetxea VI.a ordezkatuko du ostiralean Donostian jokatuko den euskararen aldeko pilota jaialdian

Irujok jokatuko du azkenean euskararen aldeko pilota jaialdian
ASPE
Actualizado: miércoles, 30 noviembre 2011 14:38

DONOSTIA, 30 Nov. (EUROPA PRESS) -

Lau t'erdiko Txapelketako finala atzeratu egin denez, ostiral honetan, abenduaren 2an, Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatuko den jaialdia aldatu egin behar izan da, eta Martinez de Irujok Bengoetxea VI.aren lekua hartuko du.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, lehen partidan, iragarrita zegoen bezala, Ongay-Ladis Galarza bikoteak Jaunarena-Larrinaga bikoteari egingo dio aurre, baina partidu nagusian aldaketa izango da, hasieran iragarrita zegoen Bengoetxea VI.aren ordez, Martinez de Irujo ariko baita Laskurainekin batera.

Horrela ba, partida nagusian, Xala-Barriola eta Irujo-Laskurain bikoteek jokatuko dute. Jaialdia, iragarri bezala, gaueko 22:15ean hasiko da, Donostiako Atano III.a pilotalekuan, eta ETB-1ek zuzenean emango du. Partida hasi aurretik, pilotariek euskararen aldeko adierazpena irakurriko dute.