Irundar batek 1.200 euro berreskuratu ditu, emakume batek dirua zuen gutun-azala Udaltzaingoan utzi ondoren

Actualizado: lunes, 28 febrero 2011 19:11

BILBO, 28 Feb. (EUROPA PRESS) -

Irungo (Gipuzkoa) Arbes auzoko bizilaguna den 62 urteko gizonezko batek barruan 1.200 euro zituen gutun-azal bat berreskuratu du, gutun-azala aurkitu zuen emakumeak Udaltzaingoan utzi ondoren.

Udaltzaingo irundarrak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, joan den ostiralean, Larreaundi auzoan zegoen emakume batek minutu gutxi batzuk lehenago Dunboa auzoan aurkitu zuen gutun-azal bat eman zion udaltzain bati. Agenteak gestio batzuk egin zituen eta 1.200 euro zituen gutun-azala jabeari bueltatu ahal izan zion.