Ismael Serranok kontzertua eskainiko du Bilboko Arriaga Antzokian

Ismael Serrano Bilbon maiatzean
Foto: ARRIAGA ANTZOKIA
Actualizado: lunes, 5 marzo 2012 13:22

BILBO, 5 (EUROPA PRESS)

   Ismael Serranok kontzertua emango du maiatzaren 21ean Bilboko Arriaga Antzokian, arratsaldeko 20:00etan hasita. Estudioan egin duen zortzigarren diskoa aurkeztuko du Serranok, "Todo empieza y todo acaba en ti" izenburukoa.

   Autorearen beraren esanetan, "geure barnea da etorkizuna argitzen duen sugarra bilatzeko lekua; garai latz hauetan, mundu berrirako bidea bilatu behar badugu, bide hori geure kontzientzian hasten da, geure borondatean, geure ametsetan. Eta horretarako esnatu egin behar gara".

   "Todo empieza y todo acaba en ti" Ismael Serrano (Madril, 1974) "berraurkitzeko" disko bat da. Immigrantearen nostalgia gogora ekartzen dituen abestiekin ("Mañanas porteñas"), oihartzun latinoamerikarrak eta jai erritmoa dituzten piezekin ("Te debo una canción"), mundu hobe bat errebindikatzen duten haur-koruekin ("Luces errantes") eta maitasun abesti berriekin ("Te odio", "Por fin te encontré" eta diskoari bere izenburua ematen dion "Todo empieza y todo acaba en ti").

   Serranok berak dioenez, disko hau  "hasiera berri bat" da. "Maite ditudan musika guztiak daude hor, nigan eragina izan duten guztiak, eta batuketa horretatik soinu berri bat sortu da: sendoa, dinamikoa", dio artista madrildarrak. Eszenatokian, Jacob Suredarekin -teklatuak eta koproduktorea- eta Javier Bergia kantautorearekin -perkusioa- batera defendatzen du diskoa Ismael Serranok.

   Kontzertuaren sarrerak jadanik salgai daude ohiko bideetan: Arriaga Antzokiko txarteldegietan, www.teatroarriaga.com webgunean, 944 310 310 telefonoan eta BBKren zerbitzu anitzeko kutxazainetan.