Istiluak Liverpool eta Bristol hirietara hedatu dira

Nueva Noche De Disturbios En Londres
REUTERS
Actualizado: martes, 9 agosto 2011 14:41

LONDRES, 9 Ago. (EUROPA PRESS) -

Larunbatean Londreseko auzo batzuetan emandako istiluak Liverpool eta Bristol hirietara hedatu da hirugarren gau honetan, Birminghameko kaleetan ere erasoak izan ostean eta beste auzo britanian batzuetan ere biolentzia nagusitu ostean.

Liverpoolen (Ingalaterraren ipar-mendebaldean)identifikatzear dauden pertsonek sua eman diote hainbat autori, Polizia britaniarrak adierazi duenaren arabera. Gainera beste min material batzuk ere eragin dituzte, lapurretak esate baterako.

Ordu batzuk lehenago Londresko Ealing eta Camden auzoetan jazo ziren sitiluak, momentu honetan lasai daude. Gainera istiluak sortu dituztenak, aurpegia tapaturiko gazteak, Croydoneko eta Claphaneko eraikinei sua ematen ibili ziren, hori dela eta, lapurretak egin dira denda eta kutxetan. Aipatutako azken auzo horretan sua eman diote establezimendu bati.

Istiluak larunbat gauean hasi ziren, joan den astean seguritatearen indarrek tiroz hil zuten beltzaranen heriotzaren ondorioz. Lapurreta eta establezimenduen erreketak ohikoak izan dira azken hiru gauetan gutxiengo arrazak bizi diren auzoetan eta beltzen komunitateetan.

Zalapartariak, dozenaka kontatu daitezkeenak, kontainerrak jarri zituzten kaleen erdian eta inguruko autoen kristalak puskatu zituzten. Ez zen horien eta poliziaren arteko norgehiagoka fisikorik eman, nahiz eta istiluek orduan iraun.