Italiako zinema garaikideko ziklo bat egingo da Bilbon asteartetik ostegunera

Zikloaren kartela
ZINECITTA
Actualizado: lunes, 1 febrero 2016 12:50

BILBO, 1 (EUROPA PRESS)

   Zinecitta Italiako zinema garaikideari buruzko lehenengo zikloa egingo da Bilbon asteartetik ostegunera, otsailaren 2tik 4ra. Euskaditalia kultur batasunerako espazioak antolatu du ekimena, Bilboko Udaleko Kultura Sailaren, Zinebi jaialdiaren, BBK aretoaren eta Erromako Istituto Luce erakundearen laguntzarekin.

   Zikloak gaur egun italiar panorama zinematografikoa zertan den erakutsi nahi du, eta hiru egunetan hiru generotako film bana proiektatuko da BBK aretoan. Emanaldietarako sarrera doakoa izango da eta saioak 20:00etan hasiko dira, antolakuntzako iturriek jakinarazi dutenez.

   Zinecittak zikloak italiar egileen proposamenen artean arrakasta handia izandako filmak proiektatuko ditu. Zikloaren lehen edizioko lehen filma Pierfrancesco Dilibertoren "La mafia uccide solo d'estate" izango da, asteartean, otsailaren 2an. 2014an Europar Zinemaren Komediarik Onenarentzako Saria eskuratu zuen, Cristina Capotondi antzezle duela.

   "Il giovane favoloso (Leopardi)" izango da bigarren filma, Giacomo Leopardi olerkariaren bizitzaren narrazioa, asteazkenean, otsailaren 3an, eta bukatzeko, ostegunean, otsailaren 4an, "Se Dio vuole" filmaren txanda izango da; Edoardo Maria Falconek Andrea Historiako ikasle onaren istorioa kontatzen du bere lehen lan honetan: Andreak etxekoak asaldatuko ditu abadea izan gura duela diotsenean.