Ja! Bilbao jaialdiak John Cleese sarituko du

John Cleese
BOB KING
Actualizado: martes, 19 enero 2016 13:06

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

   Ja! Bilbao Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdiak John Cleese Monty Python talde britainiar mitikoko kidea sarituko du. Jaialdiak zazpigarren edizioa egingo du irailaren 29tik urriaren 9ra bitartean.

   Horrela, antolakuntzak astearte honetan jakinarazi duenez, aktore britaniarrak 20.000 euroko BBK Ja! Bilbao 2016 Saria eskuratuko du, umore berritzailera eta satirikora bideratutako ibilbide profesional bikainarengatik.

   John Cleesek (Weston-super-Mare, Somerset, Ingalaterra, 1939) antzezle, idazle eta pertsona altu (1,95 neurtzen du) gisa definitzen du bere burua. Bere izena eta Monty Python talde mitikoarena bereizi ezinak dira. Taldeko kideak, Cleese bera, Michael Palin, Graham Chapman, Terry Gilliam, Eric Idle eta Terry Jones dira.

   BBC telebistako "Monty Phyton's Flying Circus" serie ezagunak taldea eta kide guztiak ospetsu bilakatu zituen, umore surrealistari, lotsagabeari eta beltzari esker. Serieko "Ibilkera Lerdoen Ministerioa" sketch enblematikoa ez litzateke gauza bera izango Cleeseren zango luzeak bertan agertu izan ez balira.

   Monty Pythonen arrakasta zenbait film luzerekin handitu zen, "Mahai karratuko zaldunak", "Brianen bizitza" edo "Bizitzaren esanahia", besteak beste. Beste lan askoren artean, John Cleese "Fawlty Towers" izeneko 'sitcom' ezagunaren edo "Wanda izeneko arraina" komedia entzunaren protagonista izan zen. Oraindik ere lanean jarraitzen du, pertsonaiei "ez mugitze britainiar horren eta komikotasun zorrotzenaren arteko ukitu berezia emanez".

   Ja! Bilbao jaialdiko antolatzaileak oso pozik agertu dira jaialdiaren saria John Cleese 2014an betiko komiko britainiar eraginkorrena izendatutakori emateko aukera izateagatik. BBK Ja! Bilbao saria, Tom Sharpe, Francisco Ibáñez, Ismail Kadaré, Robert Crumb, Julian Barnes eta Fernando Truebak jaso dute aurretik.