Jabekuntza Eskolen Sareak emakumeenganako indarkeriari buruzko hausnarketa jardunaldia antolatu du Basaurin

Actualizado: domingo, 20 febrero 2011 11:41

BILBO, 20 Feb. (EUROPA PRESS) -

Jabekuntza Eskolen Sareak eztabaidarako eta hausnarketarako jardunaldia antolatu du otsailaren 26rako, Basaurin (Bizkaia). Indarkeria matxistaren errealitateaz eta horren aurrean abian jarritako lan eta laguntza ekimenez gogoeta egingo dute topaketan.

Jardunaldia Basauriko Basozelai Kultur Etxean izango da, 10:30etatik 14:00etara, "Emakumeek eta Mugimendu Feministak indarkeria matxistaren aurka bultzatutako ekimenak eta esperientziak" izenburupean, eta hizlariak Barakaldoko Argitan kolektiboko, Basauriko Emakume Informazio Zentroko eta Ezetz Plataformako ordezkari bana izango dira.

Gainera, antolakuntzako iturriek adierazi dutenez, Las Caprichosas pailazoen taldeak jarriko dio amaiera jardunaldiari taula gainean, eta behar dutenentzako haurtzaindegi zerbitzua ere egongo da.