Jaiotzak %1,8 murriztu ziren 2009ean EAEn, hamar urteko hazkunde jarraituaren ondoren

Actualizado: lunes, 21 febrero 2011 12:01

BILBO, 21 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 20.928 haur jaio ziren 2009an, hau da, aurreko urtean baino %1,8 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Hamar urteko hazkunde jarraituaren ondoren, 2009koa izan da jaiotza-tasaren aurreneko jaitsiera.

Eustaten arabera, 1976tik aurrera, jaiotzek beheranzko joera nabarmena izan zuten. Joera hori, dena dela, moteldu egin zen 1980ko hamarkadaren amaieran, eta 1994an heldu zen mailarik apalena. 2009ko zifrek geldiarazi egin dute 1999an abiatutako jaiotza tasen goraldia.

Horrela, 2009an, lurraldeka, Araban bakarrik hazi (%0,5) zen jaiotza-tasa, eta guztira 3.224 jaiotza izan ziren. Bizkaian 10.540 jaiotza izan ziren (%-3,0), eta Gipuzkoan 7.164 (%-1,1).

Jaiotzak mila biztanleko 9,6 izan ziren, hots, 1960ko hamarkadako milako 20 haietatik oso urruti. Kopururik handiena Gipuzkoan izan zen (milako 10,3), eta ondoren Araban (milako 10,2) eta Bizkaian (milako 9,1).

2009an haurren bat izandako emakumeen %77k 30 urte edo gehiago zituen. Talderik ugariena 30 eta 34 urte bitarteko emakumeenaizan zen, jaiotza guztien %44rekin. Handituz jarraitu zuen 35 urtetik gorako amen taldeak (%34), eta 25-29 urteen artekoena (%16) baino bi aldiz pasa handiagoa izan zen. Amen %7k 25 urte baino gutxiago zituen, 2008an bezalatsu.

Bestalde, amen %15,3 atzerritarrak izan ziren; eta guztira 3.195 haur ekarri zituzten. 501 ama Marokokoak izan ziren, 302 Boliviakoak, 294 Kolonbiakoak, 284 Errumaniakoak, 167 Ekuadorrekoak, 157 Brasilgoak eta 152 Txinakoak.

Emakume atzerritarrak urte gutxiagoekin amatu ziren, EAEn bizi diren espainiar naziotasuna dutenak baino. %56 30 urte baino gutxiagorekin amatu ziren, eta espainiarren artean %17 besterik ez zen.

Amen batez besteko adina 32,4 urtekoa izan zen. Espainiarren artean 33,1 urte izan zen, eta atzerritarren artean, 28,7 urte. Ama lehen erdien batez besteko adina 31,5 urtekoa izan zen.

Bestalde, 2009an ezkontzatik kanpoko jaiotzak 6.531 izan ziren, hau da, guztien %31,2, eta 2008an baino %0,9 gehiago. Arabak eta Bizkaiak EAEk baino ehuneko handiagoak izan zituzten, %32,2 eta %31,4, hurrenez hurren; Gipuzkoak, berriz, balio erlatibo txikiagoak (%30,4). 1990 urtekoa (%7,7) eta oraingoa alderatuz gero, ezkontzaz kanpo jaiotakoak lautik biderkatu ziren. 2009an lehen jaiotzak %56 izan ziren, bigarrenak %36 eta hirugarren eta ondorengoak %8.

Azkenik, erditzeak 20.502 izan ziren: horietatik 20.000, bakunak; 483, bikoitzak; eta 19, hirukoitzak. 2009an jaiotakoen artean, 100 neskatoko 109 mutiko jaio ziren. Mutikoen batez besteko pisua 3.308 gramokoa izan zen, eta neskatoena, 3.190 gramokoa.