James Bond 2012ko azaroan itzuliko da zinemara, bere 23. pelikularekin

Daniel Craig aktorea, James Bond bezala
MGM
Actualizado: miércoles, 12 enero 2011 19:11

BILBO, 12 Ene. (OTR/PRESS) -

Zinemaren historiako agente sekretorik ospetsuena bere itzulera prestatzen ari da, James Bond 2012ko azaroan bueltatuko baita zinema-aretoetara, bere 23. filmarekin.

EON ekoiztetxeak eta Metro Goldwyn-Mayer (MGM) estudioak iragarri dutenez, Daniel Craig 007 agentea izango da berriro 2012ko azaroan, hain zuzen, Sean Conneryk 1962an protagonizaturiko "Dr. No" sagaren lehenengo filma estreinatu eta 50 urtera.

MGM porrot egoeratik atera ondoren egin da filmaren iragarpena. Izan ere, duela hilabete batzuk aurreikusi zen 007 agentearen pelikula berria egitea, baina MGMren porrot-adierazpenaren ondorioz bertan behera gelditu zen.

Estudioa porrotetik atera ondoren, pelikularen filmazioa 2011ko bukaeran hasiko da, eta Sam Mendes ("American Beauty") izango da bere zuzendaria. Daniel Craigek hirugarren aldiz egingo du James Bonden rola, "Casino Royale" (2006) eta "Quantum of Solace" (2008) protagonizatu ondoren. Istorioaren egileak Neal Purvis, Robert Waden -sagaren ohiko gidoigileak- eta John Logan ("Gladiator") izango dira.

Oraingoz ez dira jakinarazi argumentuari, 007ren aurkaria izango den gaizkileari edota Bond neska berria izango denari buruzko xehetasunik.