Jane Monheit abeslaria ariko da 365 Jazz Bilbao zikloan maiatzaren 5ean

Jane Monheit
Foto: TIMOTHY SACCENTI
Actualizado: martes, 28 abril 2015 13:34

BILBO, 28 (EUROPA PRESS)

   Bilbao 700 Fundazioak antolatzen duen 365 Jazz Bilbao zikloak aurrera darrai, eta datorren maiatzaren 5ean, Jane Manheit kantari estatubatuarraren emanaldia eskainiko du Campos Eliseos antzokian, 20:00etatik aurrera. Sarreraren prezioa 6 euro da.

   Antolatzaileek adierazi dutenez, New Yorkeko kantariak "oso ahots ona" du, eta "interpretazio egiazko eta jatorren ondorioz, generoko erreferente bihurtu da". Horren froga dira azken hamarkadan jaso dituen goraipamen eta sari ugariak.

   Bere lehen diskoa "Never never land" izan zen, eta jazzaren kritikarien elkartearen iritziz, "debuteko diskorik onena izan zen". Bilboard zerrendaren goiko aldean egon zen urtebetetik gora. Horren ondoren grabatutako beste lan batzuek ere antzeko arrakasta lortu zuten, saldutakoen zerrendetan lehen postuetan egon dira eta Grammy sarietarako aipamen bi lortu ditu.

   Orain, Judy Garlanden omenez egiten ari den ikuskizunean, "You Gotta have me go with you", "I wish I were in love again", "Over the rainbow" edo 'Hello Bluebird' bezalako klasikoak interpretatzen ditu.

   Urtean zehar hainbat bira egin ohi ditu bere bandarekin: Michael Kanan (pianoa), Neal Minero (baxua) eta Rick Montalbano (bateria). Amerikako Estatu Batuetako (AEB) orkestra sinfoniko nagusienekin ere kantatu ohi du.