Japoniako Energia Atomikoaren Agentziako zuzendaritzako kide bat, EHUko Leioako campusean

Actualizado: lunes, 29 junio 2015 16:36

   BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

   Sadimichi Maekawa Japoniako Energia Atomikoaren Agentziako ASRC (Advanced Science Research Center) zentroko zuzendariak "Spin Mechatronics: Mechanical Generation of Spin and Spin Current" (Spinaren mekatronika: spinaren sorkuntza mekanikoa eta spinaren korronteak) hitzaldia eskainiko du astearte honetan, ekainaren 30ean, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultatean, Leioako campusean.

   Maekawa orain gutxi hasi da esparru hau ikertzen. Hitzaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da eta ingelesez izango da, EHUren iturriek prentsa ohar baten bidez jakinarazi dutenez.

   EHUren Zientzia eta Teknologia Fakultateak, Kantabriako Unibertsitateak eta BCMaterials (Basque Center for Materials, Applications and Nanostructures) zentroak antolatu dute ekimena, eta Máster Interuniversitario en Nuevos Materiales delako ikasketen baitan kokatzen da.