Jarduera fisikoari eta osasunari buruzko hitzaldien ziklo bat hasiko da bihar Getxon

Actualizado: jueves, 3 febrero 2011 11:09

BILBO, 3 Feb. (EUROPA PRESS) -

Getxo Kirolak erakundeak, beste entitate batzuekin elkarlanean, jarduera fisikoarekin eta osasunarekin lotutako alderdi ezberdinen inguruko hitzaldien zikloa antolatu du. Solasaldi horiekin ikaskuntzarako gunea inauguratuko du, GK gunea izenekoa, hau da, kirolaren, aisiaren, osasunaren eta denbora librearen gaineko proposamen ezberdinak jorratuko dituen diziplina anitzeko espazioa.

Horrela, bihar, 19:30etan, Jose Maria Amorrortuk eta Edorta Muruak, Atletico de Madril taldeko harrobiko egungo arduradunek, oinarrizko kirolaren kudeaketari eta antolakuntzari buruzko hitzaldia emango dute Fadurako ekitaldi-aretoan. Halaber, otsailaren 11n, 20:00etan, Antxon Elosua yoga irakasleak "Yoga: argitzea eta egitea" izeneko hitzaldia eskainiko du toki berean.

Getxo Kirolak erakundearen asmoa da hilero hitzordua jartzea. Datozen hilabeteetan, besteak beste, honako gai hauek landuko dira: jarduera fisikoak duen garrantzia 60 urtetik aurrera eta nerabezaroan kirola uzteko arrazoiak. Jarduera guztiak doakoak izango dira.