Jaurlaritza hasi da funtzionarioei aparkateko lansaria ordaintzen

Actualizado: viernes, 4 enero 2013 13:47

BILBO, 4 Ene. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritza ostiral honetan hasi da funtzionarioei ekaineko aparteko lansaria ordaintzen, eta datorren astelehenerako 67.000 langile publikoek jasota izango dutela aurreikusi da, Jaurlaritzaren iturriek Europa Press-i adierazi diotenez.

Auzitegi Konstituzionalak Eguberriko aparteko lansariaren ordainketa eten ondoren hartu zuen Eusko Jaurlaritzak ekaineko lansaria urtarrilera aurreratzeko erabakia.

Horrela, lansari hori urte hasierara aurreratzea ahalbidetzeko Lege proiektu bat aurkeztu zuen Eusko Legebiltzarrean, langile publikoek jasango zuten galera eta komertzioetan izango zuen eragina kontuan hartuta.

Eusko Legebiltzarraren osoko bilkurak abenduaren 28an onetsi zuen Lege proiektua, EAJren legebiltzarkideen aldeko botoekin. Modu honetan, ekaineko lansaria urtarrilera aurreratzea eta abendukoa uztailean ordaintzea ahalbidetuko du Lege proiektuak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) Legea argitaratu zuen asteazkenean, eta indarrean dago ostegunetik. Ostiral honetan jada hasi dira funtzionarioak lansaria jasotzen, eta astelehenean guztiek izatea espero da.

Eusko Jaurlaritzak aurkeztu eta Legebiltzarrean onartutako Legearen arabera, dirua automatikoki sartuko zaie, eta funtzionarioek ez dute berariazko eskaerarik egin behar izango lansaria jasotzeko.