Jaurlaritzak 2011-2012 ikasturteko Batxilergoko Aparteko Sariak banatuko ditu ostiralean Gasteizen

Actualizado: jueves, 21 marzo 2013 12:33

GASTEIZ, 21 Mar. (EUROPA PRESS) -

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak 2011-2012 ikasturteko Batxilergoko Aparteko Sariak banatuko dizkie ostiralean, martxoaren 22an, merezimendu hori irabazi duten 15 gazteei. Saridun direla egiaztatzen duen diploma jasoko dute gazteek, eta horrekin batera, hiru asteko ingeles ikastaroa eta egonaldia Hegoafikan eta 935na euro ere.

Iazko ikasturtean batxilergoa batez beste 8,75etik gorako notaz gainditu zuten 646 gazte aurkeztu ziren Batxilergoko Aparteko Sarien azterketetara, eta horietan puntuaziorik altuena lortu zuten 15 ikasleak izan dira sarituak. Irabazleok, unibertsitateko lehen mailan ari dira egun ikasketak burutzen.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak jakinarazi duenez, Batxilergoko Aparteko Sarien helburua batxilergoan ibilbide akademiko bikaina erakutsi duten ikasleei egindako ahalegina aitortzea da. Sari-emate ekitaldia 12:00etan hasiko da, eta Lakua II-ko ekitaldi aretoan egingo da, Gasteizen.