Jaurlaritzak helegitea aurkeztu die Konstituzionalean 2012 eta 2013rako Espainiako Aurrekontu Orokorrei

Actualizado: martes, 19 marzo 2013 13:33

BILBO, 19 Mar. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzak helegitea aurkeztuko die Auzitegi Konstituzionalean 2012. eta 2013. urteetarako aurkezturiko Espainiako Aurrekontu Orokorrei, eskumenak "inbaditzen" dituela uste duelako.

Jaurlaritzaren arabera, Espainiako Gobernuak joan den ekitaldirako eta aurtengorako egin dituen aurrekontuek Euskal Autonomia Erkidegoarenak (EAE) diren eskumen batzuk "inbaditzen" ditu, eta, hori dela eta, Auzitegi Konstituzionalean salatzea erabaki du.

Espainiako aurrekontuak salatzeko helegitea aurkeztearen gaia astearte honetan Gasteizen egin duen Gobernu Bileran aztertu du Eusko Jaurlaritzak, Iñigo Urkullu lehendakaria buru zela.