Jaurlaritzak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko enpresak berrantolatu ditu

Actualizado: miércoles, 1 febrero 2012 14:39
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

GASTEIZ, 1 (EUROPA PRESS)

   Pilar Unzalu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak Hazi korporazioa aurkeztu du gaur, otsailaren 1ean, Gasteizen. Bere esanetan, landa eta itsas ingurunearen garapenarekin lotutako sektorerako "erreferentzia publiko handia" izango da, eta "pozik" agertu da legealdiaren hasieran bere Sailarekin lotutako enpresak berrantolatzeko hartu zuen konpromisoa betetzeagatik.

   Unzalu izan da Hazi Eusko Jaurlaritzako landa eta itsas ingurunearen garapenerako korporazioaren aurkezpenaren buru, eta ekitaldian erakundeetako eta sektoreko ordezkari ugari izan dira. Unzaluk azpimarratu du enpresa hauen berrantolaketa "beharrezkoa" zela eta Jaurlaitzak "lehentasunezkotzat" jo zuela.

   Eusko Legebiltzarrari prozesuaren berri 2010ean eman ziola gogorarazi ondoren, Unzaluk adierazi du "plan konplexua" izan zela eta diagnostiko bat egin behar izan zela errealitatea mahai gainean jartzeko, "besteak beste, hainbat zerbitzuren bikoiztasuna edo Gobernuaren sozietateek, 40 baino gehiago zirenek, beraien artean zuten lehia agertzeko".

   Ildo horretan, Pilar Unzaluk azaldu duenez, "ez zen ez arrazoizkoa, ez zentzuzkoa, ezta justifikagarria ere, Gobernuaren hain atomizatutako egitura eta partaidetzarekin jarraitzea -lehen bezala- eta sektore honekin lotutako hainbeste sozietate mantentzea, jakin bagenekien-eta gauzak hobeto egin daitezkeela, eta baliabide publikoak modu efizienteagoan kudeatu daitezkeela, sektorerako baliagarriak izanik. Eta hori egin dugu".

   Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak adierazi duenez ekitaldian arrazionaltasuna izan dela nagusi eta erabakiak soseguz hartu direla, "gugandik bereiztea nahi genituen enpresetarako traumatikoak izan ez zitezen". Horrekin batera, Itsasmendikoi, Kalitatea Fundazioa, IKT eta Basque Food erakunde bakarrean elkartzearen alde egin da, Hazi korporazioa eratuz.

   "Erakunde horiek korporazioan elkartu genituen lan osagarriak egiten dituztelako teknologia berrien sustapen, egiaztapen eta ezarpenarekin, esportazioaren sustapenarekin, proiektuen garapenarekin edo erakundeetarako laguntza teknikoarekin lotuta. Eta, gainera, oso giza kapital garrantzitsua dute, aprobetxatu behar diren ondo prestatutako pertsonak", azaldu du.

   Ildo berean, Pilar Unzaluk gaineratu duenez, "orain, Hazirekin, pertsonen kualifikazioari, beraien ezagutzari eta beraien lanaren kalitateari lankidetza gehituko diegu, gauzak ondo egiteko dugun gaitasuna areagotzeko".