Jaurlaritzako Kirol zuzendariak Gasteizen egingo den saskibaloi Koparen zozketan parte hartuko du

Actualizado: viernes, 11 enero 2013 13:28

BILBO, 11 Ene. (EUROPA PRESS) -

Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendari berriak Gasteizen jokatuko den saskibaloi Koparen kanporaketak zehazteko zozketan parte hartuko du datorren astelehenean, urtarrilaren 14an, Jaurlaritzako iturriek Europa Press-i jakinarazi diotenez.

Ekitaldia goizeko 11:30ean hasiko da musika emanaldi batzurekin, eta Andre Maria Katedralaren Argiaren Elizpean ospatuko da, sailkaturiko taldeetako jokalarien partaidetzarekin. Kanporaketen zozketa ordu erdi geroago hasiko da.

Horrela, Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendari berria den Jon Redondok ere ekitaldian parte hartuko du, eta kanporaketak erabakitzeko bolak ateratzeko arduradunetako bat izango da.