Jauzien Red Bull Munduko Lehiaketako probetako bat jokatuko da Bilbon irailaren 20an

Orlando Duque jauzilari kolonbiarra ere izan da aurkezpenean
Foto: BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Actualizado: martes, 22 julio 2014 14:03
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

   Red Bull Cliff Diving World Series izeneko Jauzien Munduko Lehiaketako proba bat Bilbon jokatuko da irailaren 20an. Guztira, 14 jauzilarik egingo dute jauzi La Salbe zubian, Guggenheim Bilbao Museoaren ondoan, 27 metroko altueran kokatuko den plataformatik itsasadarrera. Probak Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa du.

   Lehiaketa prentsaurrekoan aurkeztu dute gaur Bilbon, Bizkaiko Aldundiko Turismo eta Kanpo Sustapenerako zuzendari nagusi Gabino Martinez de Arenazak, Bilbao Ekintza udal sozietateko zuzendari Nora Sarasolak, Orlando Duque jauzilariak eta Red Bull enpresako zuzendaria den Bernhard Kletzmairrek.

   Red Bull Cliff Diving lehiaketako lehen proba duela 17 urte jokatu zen. Hasieran jarraipenik gabeko lehiaketa zena lau kontinenteko 19 herritan jokatutako 35 "geralekuko" munduko serie bihurtu da eta, benetan bitxiak diren tokietatik igaro ostean -Txileko Pascua uhartea, Mexikoko zenoteak edo Thailandiako Andamango itsasoko ur turkesak-, jzauzien lehiaketa ikusgarriena Bilbon izango da irailaren 20an.

   14 jauzilarien artean, serieen garaile diren hirurak daude: Orlando Duque kolonbiarra, altuera handiko jauzietan Bartzelonako 2013ko Munduko Igeriketa Txapelketan irabazlea izan zena; Artem Silchenko errusiarra, 2013ko munduko serieen irabazlea; eta Gary Hunt ingelesa, 2010, 2011 eta 2012ko serieen irabazlea izan zena eta, aurten jokatu diren lau probak irabazi ostean, serieetako liderra dena.

   Aurkezpenean azaldu dutenez, neurri olinpikoaren -hamar metro- ia halako hirukoa den altueratik jauzi egiteak "perfekzio akrobatikoa" eskatzen du. Jauzilariek segundo batzuk baino ez dituzte behar uretara heltzeko, eta ehun jauzi baino gehiago dituzte aukeratzeko. Batzuetan lortzen duten abiadura 85 km/h-ra iristen da.