Javier Mariscal diseinatzaileak hitzaldia eskainiko du asteazkenean EHUko Leioako campusean

Javier Mariscal EHUn izango da bihar
Europa Press
Actualizado: martes, 22 noviembre 2011 14:21

BILBO, 22 Nov. (EUROPA PRESS) -

Javier Mariscal diseinatzaile valentziarrak hitzaldia eskainiko du bihar, azaroaren 23an, 12:30ean hasita, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Areto Nagusian, Leioko campusean, Arte Ederren Fakultateak gonbidatuta. Hitzaldian, artearen eta diseinuaren inguruan duen ikuspuntu berezia azalduko du Mariscalek, hots, Donostiako Kubo-Kutxa Aretoan egunotan ikusgai duen "Mariscal Bizi-Poza" erakusketan ikus daitekeen ikuspuntua, EHUko iturriek adierazi dutenez.

Javier Mariscal (Valentzia, 1950) batez ere irudien sortzailea da, mota guztietako euskarri eta diziplinetan lan egiten duena. Altzarien diseinua, interiorismoa, diseinu grafikoa, paisajismoa, pintura, eskultura, ilustrazioa, web diseinua eta multimedia eta animazioa dira bere jarduera profesionalaren ardatzak.

Bere esanetan, "nire espezialitatea sortzaile izatea da, berritzailea, hizkuntza luzatu, kodeak, zeinuak eta mezu grafikoak garatzen saiatzea. Egunean jarri. Aditu, belakia izan, begiratu, gizarteak arnasten duena, sinesten duguna, emozionatzen gaituena eta aldatzen doazen ideiak irudietan islatu. Eta horretarako nire eskura izan ditudan edozein sistema, hizkuntza edo diziplina erabili ditut".

Batez ere Cobi Bartzelona 92ko Joko Olinpikoetako maskota sortu izanagatik ezaguna egin zen Javier Mariscalek, Fernando Truebarekin batera zuzendu duen "Chico & Rita" animaziozko luzemetraia estreinatu du 2011n.