John Hiatt & The Combo, Bilboko Kafe Antzokian ostegunean

John Hiatt
Foto: KAFE ANTZOKIA
Actualizado: lunes, 29 junio 2015 13:27

   BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

   John Hiatt & The Combo talde estatubatuarrak kontzertua eskainiko du Bilboko Kafe Antzokian datorren ostegunean, uztailaren 2an. Aurretik Anje Duhalde kantautore euskalduna arituko da, eta sarrerak 35 euro balio du aurretik erosita eta 40 euro txarteldegian kontzertuaren egunean erosita, Kafe Antzokiko iturriek jakinarazi dutenez.

   John Hiatt eragin handia daukan eta begirune handia jasotzen duen AEBetako rock kantautoreetako bat da. Gitarrista eta pianista izugarria da, ahots zoragarria duena, eta eszenan "magnetismoz beteriko presentzia" du, "handiek baino ez duten xalotasunaz gain".

   Bob Dylan, Willy De Ville, Linda Ronstadt, Bonnie Raitt, B.B. King, Eric Clapton, Willie Nelson, Joan Baez, Buddy Guy, Emmylou Harris, Nick Lowe, Aaron Neville eta Joe Cockerrek, bertsionatu dituzte Hiatten abestiak, besteak beste.

   Oraingoan, "Terms of My Surrender" azken diskoa aurkeztuko du Bilbon, estudioko bere 22. lana. Taldea hau izango da oholtza gainean: John Hiatt (ahots nagusia eta gitarra), Doug Lancio (gitarra, banjoa eta mandolina), Nathan Gehri (baxua) eta Kenneth Blevins (bateria eta ahotsa).

   Gaua irekitzen Anje Duhalde Arrangoitzeko musikaria arituko da. Fuego taldean hasi, Errobi talde mitikoa sortu 1970eko hamarkadan Mixel Ducau gitarristarekin eta Akelarre plaza taldean ere zenbait urte igaro ostean, bakarkako ibilbide emankorrari ekin zion. AEBetako folk, blues eta rock doinuak eta euskal tradizioa uztartzen jakin du beti.