Jose Luis eta Usoa Zumetaren 150 serigrafia, 150na eurotan, Usurbilgo Udarregi ikastolaren alde

Usoa Zumeta serigrafia egiten
Foto: REUTERS
Actualizado: jueves, 18 diciembre 2014 13:16
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 18(EUROPA PRESS)

   Jose Luis eta Usoa Zumeta artista usurbildarrek Udarregi ikastolaren aldeko ekarpena egin dute, 150 serigrafia original egin baitituzte, bakoitza 150 eurotan saltzeko. Diru hori 2015eko Kilometroak antolatuko duen Usurbilgo ikastolarentzako izango da, eraikin berriaren mailegua ordaintzen eta frontoia estaltzen laguntzeko.

   Udarregi ikastolako arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, serigrafiak eskuratzeko hainbat modu daude. Zehazki, ikastolako idazkaritzan eskura daiteke, eta erreserbak telefonoz (943 36 12 16), emailez eta Gattunk dendan egin daitezke.

   Serigrafia bera azaroaren 29an osatu zuten Zumetatarrek Udarregiko ikasleen laguntzaz. Kilometroak 2015eko leloa eta irudia aurkezteko ikuskizuna egin zen egun horretan, eta ekitaldian bertan margotu zuten ondoren serigrafia bihurtu den 2x7,5 metro koadroa.