Jose Ramon Soroizek eta Iker Galartzak "Erdibana" daramate igandean Arriagara

Iker Galartza eta Jose Ramon Soroiz, antzezlaneko protagonistak
Foto: ARRIAGA
Actualizado: viernes, 6 febrero 2015 12:00
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 6 (EUROPA PRESS)

   Jordi Sánchezek eta Pep Antón Gómezek idatzitako "Erdibana" komedia eramango dute Jose Ramon Soroizek eta Iker Galartzak Bilboko Arriaga antzokira datorren igandean, otsailaren 8an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Begoña Bilbao Lejarzegik zuzendutako lana, "itxuraz oso bereziak diren baina ikus-entzuleek oso gertuko eta identifikatzeko erraz sentituko dituzten pertsonaiak erakusten dituen komedia lehergarria da", Arriagako iturriek adierazi dutenez.

   Antzezlanak zera kontatzen du: bada ama bat jada urteetan sartua, enbolia ta gripearekin, baina hiltzeko oso gogo gutxi dituena. 45 urteko seme bat dauka, hondatzen ari den empresa baten jabea. Gainera, bera zaintzeaz arduratzen den 38 urteko beste seme bat ere badu: egunero bainua hartzeko laguntzen dio, orraztu ere egiten du, baina baita ia ia hil ere.

   Jehovaren lekuko batek asteazkenero bisitatzen ditu, kontu libreta asko dauzka baina aurreztuta oso diru gutxi. Etxe baten jabe dira, baina derrigorrean saldu beharrean daude eta gau luze baten erdian, konta ezin diren sekretuak agertzen joango dira.

   Emanaldirako sarrerak 7 eta 16 euro artean daude, eta www.teatroarriaga.com webgunean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan erosi daitezke, aurretiazko salmenta ordutegian.