Juan Garmendia Larrañaga etnografo, antropologo eta historialaria hil da

Juan Garmendia Larrañaga
Foto: EUSKOMEDIA
Actualizado: jueves, 8 enero 2015 12:35
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 8 (EUROPA PRESS)

   Juan Garmendia Larrañaga etnografo, antropologo eta historialari tolosarra hil da, 88 urte zituela. Garmendia Tolosan (Gipuzkoa) jaio zen, 1926ko uztailaren 12an, eta, besteak beste, Euskaltzaindiko ohorezko euskaltzaina zen, Euskomedia Fundazioak jakinarazi duenez.

   Tolosak hiriko Seme Kuttuna izendatu zuen Garmendia Larrrañaga 1998an, eta urte berean, Eusko Ikaskuntzak, Euskadiko Kutxarekin batera, Curriculum Onena Saria eskaini zion.

   Esan bezala, Euskaltzaindiko ohorezko euskaltzaina zen, bai eta Eusko Ikaskuntzako ohorezko kidea ere. Euskal Herriko Adiskideen Elkarteko kidea zen, eta beste hamaika sari eta aintzatespen jaso zituen, 1950ean euskal kulturaren aldeko jardunean abiatu zenetik. 2011n, adibidez, Gipuzkoako Aldundiaren Ondare saria jaso zuen, bere lan mardulagatik.