Juan Valderramak flamenkoaren onenak omenduko ditu igandean Arriaga Antzokian "Maestros" ikuskizunean

"Maestros" ikuskizunaren kartela
TEATROARRIAGA.COM
Actualizado: viernes, 18 febrero 2011 17:48

BILBO, 18 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Arriaga Antzokiak kutsu flamenkoa hartuko du igande honetan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, "Masetros" ikuskizunarekin. Juan Valderrama kantuan arituz, Daniel Casares gitarrista, Laura de los Angeles pianista, Rafael Dominguez biolontxelo-jotzailea, Alberto Roman kontrabaxu-jotzailea, Alejandro Dominguez biolinista eta Grupo Jaleoren txaloak bilduko ditu ikuskizunak taula gainean. Flamenko sinfonikoko kontzertu honen musika-zuzendaritza eta moldaketak Jesus Bolarenak dira.

Arriaga Antzokiko iturriek adierazi dutenez, "Maestros" ikuskizunaren helburua flamenkoaren urrezko garaiko maisurik onenak oroitzea da, beren kantuen bitartez, freskotasun berri eta integratzailea erantsita eta dimentsio ezberdin bat erakutsita.

Ahotsak eta gitarrak pianoaren eta biolinen aberastasun harmonikoarekin bat egingo dute saioan. Juan Valderramak hautsa kendu nahi die eta iraganean izandako distira itzuli farrukari, garrotinari, malagarrei, tarantari, joan-etorriko kantei eta beste hainbat abesti motari, era ulertezinean ahaztutakoak.

1972an Madrilen jaioa, Juan Antonio Valderrama Caballero Dolores Abril eta Juanito Valderramaren seme gazteena da, eta gazte-gaztetatik bizi izan da musikarekin batera.