Justizia Administrazioan euskaraz eta gaztelaniaz atera ziren dokumentuen kopurua igo egin zen iaz EAEn

Actualizado: lunes, 6 febrero 2012 13:58
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

GASTEIZ, 6 (EUROPA PRESS)

   Urtez urteko joerari jarraituz, 2011. urtean ere igo egin zen Justizia Administrazioan euskaraz eta gaztelaniaz atera ziren dokumentuen kopurua Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta guztira %35 izatera iritsi zen. Urte batetik besterako aldea esanguratsua bada, are gehiago izan da 2011koa, urtarrileko %30etik abenduko %44rako jauzia egin baitzen.

   Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko iturriek adierazi dutenez, datuak askoz hobeak dira JustiziaBat aplikazioa bakarrik hartzen baldin bada kontuan, "eta horrek itxaropentsu izatera eramaten gaitu, EJ aplikazio zaharra ordezkatzen denean askoz datu hobeak izango ditugulako".

   Bestalde, aipatu iturriek nabarmendu dute herritarrek zuzenean jasotzen dituzten ereduetan (zitazioak, jakinarazpenak, errekerimenduak) ikusten direla emaitzarik onenak. Jakinarazpenen kasuan, esate baterako, herritarrek jasotzen dituzten ia guztiak dira elebidunak.